Zerdago
Itzuli agendara
ANTZERKI AROA 2026: "Rikardo III eta ni"
AntzerkiaesKulturklik

ANTZERKI AROA 2026: "Rikardo III eta ni"

2026(e)ko urriaren 28(a), asteazkena

Escuela Navarra de Teatro

Iruñea, Nafarroa

8 €

Shakespearek idatzitako tragedia historikoan oinarrituta, Horman Poster eta Dxusturi Teatroak estreinatuko duten antzezlan hau hainbat galdera erantzuten saiatuko da. Hiru pertsonaia oholtza gainean. Hirurak Shakespearen zale amorratuak. Hiru friki hauek Rikardo III.aren gaineko haluzinazio eszeniko bat ekarriko dute gure aurrera. Nor da Rikardo III? Ba al du Rikardok moralaren kontzientziarik? Zertan datza politikak? Manipulazio mekanismo berberak erabiltzen ziren lehen zein orain? Noraino eraman gaitzake botere goseak? Galdera horiek erantzuteko, Shakespearen antzezlaneko eszenak, umorea eta eztabaidak erabiliko dituzte. Fikziotik terapiara eta handik dantzara ibiliko dira saltoka oholtza gainean. Anabasa horretan gaudela apurka apurka, Rikardo III.aren munduak irentsiko gaitu. Fikzio maila guztiak nahastuko zaizkigu eta ikusleen pentsamenduan galdera bat pausatuko da: gutako bakoitza ote da Rikardo III? Euskarazko egokitzapena: Xabi Paya. Idazketa dramaturgikoa eta kritikoa: Eneritz Artetxe Aranaz. Zuzendaritza artistikoa eta eszenikoa: Igor de Quadra. Aktoreak: Leire Ucha,, Ion Zumelaga, Eneritz Artetxe Aranaz. Zuzendari laguntzailea eta ekoizepen kreatiboa: Amaia CU. Dantzaria: Pette Jaragoyhen