Zerdago
Itzuli agendara
Bisita solasaldia: "KOOPERATIBA"
BesteKulturklik

Bisita solasaldia: "KOOPERATIBA"

2026(e)ko urriaren 28(a), asteazkena

Tabakalera

Donostia, Gipuzkoa

Gratis (inscripción)

Bisita hauetan erakusketaren edukiak ezagutu eta arte garaikidera hurbiltzeko modu berriak esperimentatzea proposatzen dugu. Ez da beharrezkoa artearen inguruko ezagutzarik izatea horietan parte hartzeko. Saioek ordubeteko iraupena dute eta Tabakalerako bitartekari batek dinamizatuko ditu. KOOPERATIBA erakusketa iraganari, bere dokumentuei eta horiei buruz orainalditik egin daitezkeen irakurketei heltzeko bi moduren arteko bateratze-lan batetik sortua da. Begiradak gurutzatuz, erakusketak elkarrizketa bat artikulatzen du esperientzia kolektibo jakin batzuekin lotutako obra, artxibo, lengoaia grafiko eta adierazpide politikoen artean. Erakusketak bi artisten lana biltzen du: Carla Filipe eta Taxio Ardanaz. Ordutegia: 17:30 EU // 18:30 ES