Zerdago
Itzuli agendara
"Zanbuila"
AntzerkiaesKulturklik

"Zanbuila"

2026(e)ko urriaren 29(a), osteguna

Centro Cultural San Agustín

Durango

10 €

Lolak kolektiboaren Zanbuila antzezlanak ikusten eta entzuten ez diren emakumeen aurpegiak eta ahotsak azaleratu nahi ditu ahizpatasunetik abiatuz gaur egungo zein beste belaunaldi batzuetako emakumeen bizitzetara salto eginez. Itziar, 39 urteko erizaina, krisi existentzialean murgilduta dago, eta azken momentuko gertakari batek sentipen hori areagotuko du. Lanari esker ezagutuko duen beste belaunaldi bateko emakume batek eta haren alabak gauzak birplanteatzera eramango dute. Horrela, premiazko hausnarketa batean murgilduko da, itsasora zanbuila eginez. Kostaldeko hainbat emakumerekin egindako elkarrizketei esker, euren historiak kontatzea beharrezkoa dela sentitu du Lolak kolektiboak. Fitxa artistikoa Testua eta sorkuntza: Lolak kolektiboa Antzezleak: Irene Hernando, Amaia Ruiz de Galarreta, Esti Curiel Bidelaguntza Artistikoa: Dejabu konpainia. Kanpo begirada: Iraia Elias