
GARAZI ESNAOLA: "Haltzak Dardarka"
2026(e)ko urriaren 30(a), ostirala
Topic. Centro Internacional del Títere de Tolosa
Tolosa
Garazi Esnaola piano-jotzaile lizartzarrak hamabost urte inguruko ibilbidea du Euskal Herriko eszenan. Txikitatik pianoarekin lotuta egon da, aitaren eskutik instrumentua jolasean ezagutuz, eta ordutik pianoa izan da bere adierazpide nagusia. 17 urtez geroztik proiektu ezberdinetan aritu da eszenatokiz eszenatoki, bai zuzenekoetan bai estudio-lanetan. Bere ibilbidean zehar, Euskal Herriko artista eta talde garrantzitsuekin lan egiteko aukera izan du, besteak beste, Izaro eta Janus Lesterrekin. Haiekin batera, Euskal Herriko areto nagusietan ez ezik, Espainiar Estatuko eta nazioarteko jaialdi eta aretoetan ere aritu da. Zuzenekoetako pianista izateaz gain, sorkuntza-prozesuetan parte aktiboa izan da beti: piano-arregloen idazketa, kantuen egituraketa, moldaketa eta ekoizpen lanetan aritu da. Esperientzia horiek guztiek bere lan propioa sortzeko beharra piztu dute.