Zerdago
Itzuli agendara
Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdia 2026: "Largo viaje hacia la noche"
AntzerkiaKulturklik

Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdia 2026: "Largo viaje hacia la noche"

2026(e)ko urriaren 31(a), larunbata

Félix Petite Antzokia

Gasteiz, Araba

24 €

Gasteizko 2026ko Nazioarteko Antzerki Jaialdiaren barne. XX. mendeko antzezlan gorenetako bat da Largo viaje hacia la noche. Eugene O'Neillek tragedia intimo eta unibertsal bihurtu zuen bere familiaren memoria, non batera bizi diren errua, maitasuna eta inoiz orbaindu gabeko zauriak. Udako egun batez, bere mamuei aurre egin beharko die Tyrone familiak, itsasondoko etxe batean. James Tyrone, patriarka eta aktore beteranoa, pobreziari dion beldurraren aurka ari da borrokan. Aldi berean, bere emazte Mary adikzio batean murgiltzen ari da. Maitasunaren eta erresuminaren artean bizi dira beraien semeak: Jaimie xahutzailea eta Edmund malenkoniatsu eta gaixoa. Carlos Hipólitok Edmunden papera —seme adingabea—egin zuen 1988an, Teatro Español antzokian egindako emanaldi gogoangarri hartan. Gaur, 38 urte geroago, James Tyronerena egiteko itzuli da, ordu hartan Alberto Closas aktore ezagunak interpretaturiko pertsonaia. Aspaldiko emanaldi hori bere amarekin batera ikusi zuen Ernesto Caballerok, artean antzerki ikasle gaztea zela, eta hunkituta geratu zen Miguel Narros eta William Laytonek zuzendutako antzezlanarekin. Oraingo honetan, berak zuzendutako egokitzapenean Carlos Hipólito, Mapi Sagaseta, Álex Villazán eta Nicolás Illoro izan ditu bidelagun.Carlos Hipólitoren hitzetan, berriz elkartu izana “bizitzarenustekabe ederra izan da”.