Zerdago
Itzuli agendara
"Errealitateari buruzko gogoetak", Iñaki Ruiz de Eguinoren erakusketa
ErakusketaKulturklik

"Errealitateari buruzko gogoetak", Iñaki Ruiz de Eguinoren erakusketa

2026(e)ko uztailaren 25(a), larunbata → 2026 urr. 31(a)

Urdazubi

Urdazubiko monasterioko klaustroaren agertoki paregabean, Iñaki Ruiz de Eguinok "Errealitateari buruzko gogoetak" izenburuko irudi-sail bat aurkezten du. Erakusketa uztailaren 25etik urrira bitartean egongo da zabalik. Arretaz hautatutako irudiak dira; horietan, ingurune naturalak eta urak rol berezia eta nagusia betetzen dute. Ikusi gabeko espazioak deskifratzera gonbit egiten diguten irudiak dira; espazio horietan, alderdi estetikoak ikusmen-esperientzia paregabea sortzen du, eta baita usain harrigarriak gogora ekarri ere. Argiak eta koloreen arteko jolasak bilakaera eraldatzaile bat behatzera gonbidatzen gaituzte —formen eta koloreen nolabaiteko desegitea—; horretan, paisaia eraldatuta ageri zaigu. Irudi bakoitzak naturarekin harreman zuzena ezartzen du, eta argiak —baldintza atmosferikoen arabera jasotakoak— aldarte jakin bat sorrarazten du behatzaile adiengan. Argazkigintzak eta lengoaia piktorikoak bat eginda arakatzen dute, naturaren misterioa irudikatuz. Natura-idilio horrek eraldaketa estetikoez gozatzera gonbidatzen gaitu; eraldaketa horiek, batzuetan, abstrakzio formal edo ikonografia sinbolista gisa ageri zaizkigu. Isiltasunak eta edertasunak, misterioak eta argi-itzalen arteko jokoak gozamen paregabea eskaintzen digute. Irudi-bilduma hau hainbat eskultura eta margolanekin osatzen da.