"HITZEN MINTEGIA"
2026(e)ko urriaren 10(a), larunbata → 2026 urr. 31(a)
Civivox Condestable
Iruñea, Nafarroa
Gratis
Hitzen Mintegia programa Euskal Idazleen Elkartearen aholkularitzarekin diseinatu da, euskarazko egile berrien literatur sorkuntza sustatzeko baliabideak eskaintzeko eta herritarrak Egile Berrien Literatur Lehiaketan parte hartzera animatzeko. Idazle berrientzako “Hitzen Mintegia” idazketa-mintegiaren IV. edizioa Kondestable Civivoxean egingo da 2026ko urriaren 10, 24 eta 31n, 10:00etatik 13:30era. Tailer hauetan izena ematea doakoa izango da eta irailaren 23tik urriaren 29ra egingo da 010 telefonoaren bidez (948 420 100). IDAZLEN TAILLERAK Urriaren 10a: Aitziber Etxeberria. Zientzia Fikzioa eta Fantasia. Genero hauen ezaugarri nagusiak azaldu, lanik eta idazle esanguratsuenak aztertu eta testu laburrak idatzi ahal izateko ariketa praktikoak landuko ditugu tailerrean. Urriaren 24a: Jon Alonso. Nobela beltza? Ez, eskerrik asko. Besteak esaten zuen bezala, kapitalismoari harri bat botatzen badiozu, opari-paperean bilduta itzultzen dizu. Horixe nobela beltza historikoaren atarramentua. Hemen nobela beltza deitu izan denaren gaineko ikuspegi historiko, irakurketa pertsonal eta ideologiko bat eskaini nahi dira. Eta gero, bigarren parte batean, gaur egun horrelako nobeletan erabiltzen diren estrategia narratiboen adibide praktiko bat ikusiko dugu. Larunbata, urriaren 31: Miren Amuriza. Pertsonaiak: nola irudikatu, nola eraiki, hizketan nola jarri. Fikziozko pertsonaiak figura ukigarri bilakatzen ahaleginduko gara; irudikatzen, deskribatzen, izendatzen eta mugimenduan jartzen. Ondoren ahotsa jarriko diegu: pertsonaia bakoitzaren idiolektoa nola bereizi eta nola sortu ikusiko dugu batetik, eta elkarrizketa mota diferenteak nola idatzi bestetik. Tailerrak Maitane Pérez Argotek koordinatuko ditu eta talde bakoitza gehienez 15 lagunek osatuko dute.