Zerdago
Itzuli agendara
Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdia 2026: "Deserto"
AntzerkiaKulturklik

Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdia 2026: "Deserto"

2026(e)ko azaroaren 4(a), asteazkena

Félix Petite Antzokia

Gasteiz, Araba

18 €

Gasteizko 2026ko Nazioarteko Antzerki Jaialdiaren barne. Intentsitatez, umorez eta probokazioz, Deserto antzezlanean Bolañoren kezketan murgilduko dira ikusleak, hausnarketa kolektibo bat proposatuta: Egungo mundu honen indarkeriaren erdian, zein da artisten eta sorkuntza poetikoaren zeregina? Antzezlan honek Roberto Bolañoren lana (1953-2003) eszenaratu du, XXI. mendeko idazle latinoamerikar onenetako batena, alegia. Txiletar egilearen liburuetako pasarteak, elkarrizketak eta memoriak izan dira abiapuntua. Liverak egiten du Bolañoren papera, azken honen hainbat testuri ahotsa jarrita, hala nola, La universidad desconocida, 2666, El gaucho insufrible, Entre paréntesis eta Bolaño por si mismo. Olerki, ipuin, kronika, konferentzia eta elkarrizketen bidez, Bolañoren kezka existentzial eta artistikoak azaleratuko dira, azken urteetakoak bereziki, gaixo zegoenean aritu baitzen sorkuntzan buru-belarri. Poetaren bidaia du ardatz antzezlanak: gizon bat igarobidean, Txilen jaio, Mexikotik igaro eta Espainian kokatzen dena. Desplazamenduak, erbesteak, babesgabetasunak eta sistemaren arauen arbuioak markatutakoa bidaia bat. OHARRA: Argi estroboskopikoak eta soinu ozenak. Eszenatokian erre egiten da. Emakumeen aurkako indarkeria irudikatzen da.