Zerdago
Itzuli agendara
Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdia 2026: "The Common Ground"
AntzerkiaKulturklik

Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdia 2026: "The Common Ground"

2026(e)ko azaroaren 5(a), osteguna

Teatro Jesús Ibáñez de Matauco

Gasteiz, Araba

Gasteizko 2026ko Nazioarteko Antzerki Jaialdiaren barne. Dantza-seikote bat da The Common Ground. Esperientzia kultural desberdinak dituzten gorputzen arteko bizikidetza bilatu nahi dute agertokian, beren mito eta entitateekin, eta besteren begietan munstro bihurtu dituzten indarkeriekin. Dantzarietako lau Espainiara iritsitako migratzaileak dira, eta migrazio-profil desberdinak dituzte; beste biak espainiarrak dira. Oinordetza kultural jakin batzuk eta ibilbide artistiko multikulturalak dituzte. Leinu kulturalen gurutzaketaren ondoriozko bizipenak, euren identitateetan eta gorputzetan haragiztatuak. Askotarikoaren (aniztasuna) eta komunaren (komunitatea) arteko harremana dute lanabes, koreografia fikzionalaren ikuspegitik, gogora ekarriz dimentsio fantastikoak, munstrokeriak eta are alderdi mitikoa. Estetikoki, munstro bihurtarazi dituzten indarkeriak irudikatzen dituzte, seinalatu zituzten botere-egituren aurrean. Hala, munstrokeriaz beteriko gozamenerako aukera sortuko da, eta, hain zuzen ere bazterrean egoteagatik, ezezagun denaren mugak esploratu eta biziko dituzte hari esker. Brasildar koreografo, dantzari eta irakaslea da Poliana Lima, Madrilen kokatua. Gorputza da bere adierazpenaren objektu nagusia, eta hortik abiatuta poetikak sortu nahi ditu agertokian, publikoarekin erraz eta sakonki komunikatzeko. OHARRA: pasarte batzuetan argi estrobopikoak erabiliko dira,baita bolumen handiko soinua ere.