
Dani Nel.Lo & Organ Trio
2026(e)ko azaroaren 5(a), osteguna
Zornotza Aretoa
Amorebieta-Etxano
6,60 €
Frantzia eta Belgikako arkakuso eta brokante merkatuetan, Bric-a-Brac esaten diete balio komertzial urria baina xarmaz eta mezu emozionalez betetako traste apaingarriei. Sotherby’s-eko enkanteetara inoiz iritsiko ez diren pieza txikiak, baina beroa ematen dutenak, etxeari lagunduz eta ongizatea emanez. Antzeko zerbait gertatzen da XX. mendearen erdiko R&B-en zenbait instrumenturekin: ez dira inoiz arrakasta zerrendetara iritsiko, baina atseginagoa egiten dute bizitza. 50eko hamarkadaren amaieratik, rhythm & blues eta jazz arloko saxofoi joleek indarrak batu zituzten organistekin soinu berritzaile bati bizia emateko. Lankidetza hori soinuaren amalgama indartsu batean gertatu zen, elementu gutxirekin eraikia. Berandu barik, formazio hauek ugaldu egin ziren, klubak eta dantzalekuak mukuru betez. Saxofoia: Dani Nel.Lo Teklatua: Gerard Nieto Gitarra: Martín Burguez Bateria: Ramón Ángel Rey