Zerdago
Itzuli agendara
Euskal Barrok Ensemble: "Xirribit"
BesteesKulturklik

Euskal Barrok Ensemble: "Xirribit"

2026(e)ko azaroaren 7(a), larunbata

Leidor Aretoa

Tolosa

6,09€-5,59€

Ohiko moduan, Irene Iruretaren ilustrazio eder eta deigarriez lagundutako, Euskal Barrok Ensembleko musikari bikainek interpretatutako eta Maika Etxekopar kontalari zoragarriaren ahots goxoaz kontatutako ipuin eder honek sakoneraino ukituko ditu gure irudimena eta bihotzak, antzinako doinu herrikoi eta dantzagarrien bidez, eta, musikaren botere magikoari esker, kantuan jarriko gaitu guztiok, eta barre eginarazi eta malko bat edo beste ere isuraraziko digu. Parte hartuko dute: I. Bereziartua Musika Eskolako Koruak / Atxutxiamaikak. Idazlea / egilea: Juan Kruz Igerabide Musika egilea / konpositorea: Enrike Solinís Narratzailea / aurkezlea: Maika Etxekopar Interpretazio taldea: Euskal Barrok Ensemble Ilustratzailea: Irene Irureta Urtea 2025 Iraupena 75 minutu