
Bibra Zikloa 2026: Putochinomaricón
2026(e)ko azaroaren 7(a), larunbata
Kutxa Fundazioa Kluba
Donostia, Gipuzkoa
12 / 15 €
Proposamen musikal honen atzean Chenta Tsai Tseng dago, izaki gozo eta garratza aldi berean, azken hamarkadetako pop kulturaz maiteminduta dagoen pertsonaia bakar eta errepikaezina. Aktibista, azkarra, konprometitua eta desafiatzailea, soinu eta estetikaz beteriko ikuskizuna da, inor axolagabe uzten ez duen proposamen eszenikoa duena. Bere estiloa techno-pop da, synth-pop, J-pop, disco, breakbeat eta autotunearen eraginekin. Hyperpop eta futurepop soinuen barruan erreferenteetako bat da. Bere zuzenekoak biziak eta intentsitatez beteak dira. Bere pop kantek are hobeto funtzionatzen dute oholtza gainean, publikoaren euforia kolektiboari eta agertokian darion karismari esker; lehen unetik argi uzten du benetako izarra dela. Gainera, zuzenekoetan bere kanten mezu aldarrikatzaileak ehun aldiz indar handiagoa hartzen du. Horrelako artista lotsagabe eta ausart gehiago behar ditugu! Ekitaldi hau Bibraren inguruan garatzen da, Kutxa Fundazioaren programazio eszenikoaren barruan kokatzen den zikloa.