Zerdago
Itzuli agendara
Dani Nel.lo & Organ Trio
MusikaesKulturklik

Dani Nel.lo & Organ Trio

2026(e)ko azaroaren 7(a), larunbata

Ermua Antzokia

Ermua

10 €

50eko hamarkadaren amaieratik, rhythm & blues eta jazz arloko saxofoi joleek indarrak batu zituzten organistekin soinu berritzaile bati bizia emateko. Lankidetza hori soinuaren amalgama indartsu batean gertatu zen, elementu gutxirekin eraikia. Berandu barik, formazio hauek ugaldu egin ziren, klubak eta dantzalekuak mukuru betez. Kolaborazio horietan oinarrituta, Dani Nel.lo musikari bartzelonarra proiektu fresko batean egon da murgildua, konposizio berriez hornitua eta talde berri baten laguntzaz: Gerard Nieto organoan, Jan Nieto kitar eta Ramon Angel Rey baterian nabarmentzen direla. Bric-à-Brac izeneko albuma aurkeztu dute kontzeptu hori albumaren errepertorioari aplikatuz. Dani Nel.lok konposizio berriak aurkeztu ditu bigarren eskuko doinuekin, riff bilduma batekin eta deskatalogatutzat har daitezkeen erritmoekin batera.