Zerdago
Itzuli agendara
Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdia 2026: "Tretatxu"
AntzerkiaKulturklik

Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdia 2026: "Tretatxu"

2026(e)ko azaroaren 8(a), igandea

Félix Petite Antzokia

Gasteiz, Araba

6 €

Gasteizko 2026ko Nazioarteko Antzerki Jaialdiaren barne. Tretatxuk eta bere familiak gosea eta pobrezia pairatu zituzten. Agintariek dena lapurtu zieten: ortua, etxea...baita irribarrea ere. Baina ume bihurri hura hazi egin zen, eta inguruko bidelapurrik miretsiena bihurtu zen. Lapurren gobernadore honek hamaika abentura eta erronka biziko ditu: boteretsuei egindako lapurretak, arriskuz betetako ihesaldiak, ezinezko ezkutalekuak, maitasun-istorio korapilatsuak eta amaierarik gabeko dantzak. Beti arriskuaren mugan eta beti heriotza saihesten. Eta, hala ere, herriaren bihotza irabaziko du, bere altxorrik preziatuena. Alabaina, heroirik ausartenak ere despistatzen dira. Tretatxuk, bere balentrietan murgilduta, etxekoak ahaztu ditu. Baina, zorionez, bizitzak oraindik azken erronka bat botako dio: samurtasunez beteriko borroka bat. Fitxa artistikoa: Konpainia: Compañía Anita Maravillas Jatorrizko ideia: Miren Larrea Testuak: Miren Amuriza Zuzendaritza: Iván Alonso Txotxongiloen diseinua eta eraikuntza: Valentina Raposo Antzezleak: Miren Larrea, Valentina Raposo Jatorrizko musika eta bertsioak: Fran Lasuen