Zerdago
Itzuli agendara
Euskadiko Orkestra 2026/27: "Aita Donostia: La vie profonde de Saint François d’Assise"
MusikaesKulturklik

Euskadiko Orkestra 2026/27: "Aita Donostia: La vie profonde de Saint François d’Assise"

2026(e)ko azaroaren 10(a), asteartea

Conservatorio de Música Jesús Guridi

Gasteiz, Araba

1926an Parisen estreinatutako obra, euskal musika-ondareari eta Aita Donostiaren jatorrizko ikuspegi eszenikoari balioa emateko berreskuratu duguna. Aita Donostia: Illustrations musicales pour La vieprofonde de Saint François d’Assise [66’] Illustrations musicales pour La vie profonde de Saint François d’Assise da, eskalari eta iraupenari dagokienez, Aita Donostiak inoiz sortu zuen asmo handieneko obra. Henri Gheonen antzezlan baterako musika intzidentala da. Lau ordutik gorako iraupena duen obra hau Parisen estreinatu zen 1926an, San Frantziskoren heriotzaren zazpigarren mendeurrena ospatzeko. Donostiar fraide eta konpositorea santuaren ordenakoa zen. Aita Donostiak ezohiko aberastasuna duen soinu-paleta zabaltzen du, espiritualtasuna eta izaera gogoetatsua, argitasun korala, euskal sustrai herrikoia eta gerra arteko Parisko abangoardien berezko aurkikuntza konpositiboak uztartzen dituen musikaren zerbitzura. Lehen mailako ondare-berreskuratze hau Ernest Martinez Izquierdok gidatuko du, Luken Munguira tenorrarekin eta Easo nahiz Easo Gazte abesbatzekin batera. Ernest Martínez Izquierdo, zuzendaria Luken Munguira, tenorra Easo Abesbatza Easo Gazte