
Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdia 2026: "Teoria King Kong"
2026(e)ko azaroaren 11(a), asteazkena
Teatro Jesús Ibáñez de Matauco
Gasteiz, Araba
15 €
Gasteizko 2026ko Nazioarteko Antzerki Jaialdiaren barne. Feminismoaren eta genero teoriaren erreferentziazko liburu ezagunenetako bat da King Kong Teoria. Saiakera horretan,Virginie Despentes frantziar idazle eta zinemagileak bere esperientzia partekatu zuen, inolako filtrorik gabe bortxaketaz, prostituzioaz, desioaren errepresioaz, moralaz, pornografiaz eta amatasunaz mintzatzeko, eta egungo gizartearen oinarri patriarkalak eraisten laguntzeko. Despentesen lanak botere eraldatzailea du. Aldatzera eta eboluzionatzera, ibiltzera, ekitera gonbidatzen gaitu testuak; taularatuta, botere hori mantendu eta areagotzea da xedea. Esplotazioaz, indarkeriaz, askatasunaz eta kapitalismoaz arituko gara. King Kong Teoria eszenarako egokitzeak esan nahi du feminismoan gori dauden gai batzuk planteatzea, itzulingururik gabe eta ikusleak zuzenean interpelatuta. Abolizionismoa ala erregulazionismoa? Pornografia, bai ala ez? Ez dago adostasunik gai horien inguruan, eta baliteke inoiz ez egotea. Gai horiek mahaigaineratuz, eztabaidatuz, ateak irekiko dizkiogu feminismoari, askotariko ahotsak eta are ahots kontraesankorrak hartzen dituen korronte bat baita. Izan ere, ez dugu feminismoaz hitz egin behar, feminismoez baizik. Estreinaldia Euskadin. Emanaldiaren ondoren, topaketa lantalde artistikoarekin. Gonbidapenak leihatilan eskuragai irailaren 16tik aurrera.