Zerdago
Itzuli agendara
Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdia 2026: "Farra"
AntzerkiaKulturklik

Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdia 2026: "Farra"

2026(e)ko azaroaren 15(a), igandea

Gasteiz, Araba

6 €

Gasteizko 2026ko Nazioarteko Antzerki Jaialdiaren barne. Lucas Escobedo konpainiaren arabera —musika-ikuskizun onenaren Max saria 2025ean—, ikuskizun hau “Cabaret barroko moduko bat” da, “Urrezko Mendea ezaugarri duten koadro eszenikoen sorta bat. Goazen tokira goazela, hara daramagu gure jaia, gure parranda”. Jaiak, ospakizunak, kulturak eta komunitateak bat egingo dute Madrilgo inauterietan, 1568an, 1668an zein 2024an. Parranda edo jai barrokoak ateak zabalduko dizkio musikari, eromenari, magiari eta akrobaziari, hori dena mozorro-festa, dantza eta gozamen artean. Eta, subertsio ororekin bezala, iraganaren eta orainaren eromena adieraztea da helburua, kontzientziak astintzeko eta elkarren arteko topaketak ospatzeko. Oraingo honetan, borroka eszenikoak, zuzeneko musikak, zirkuak, umoreak eta magiak garai hartan bidaiatzera eramango gaituzte, eta gaurkotasunarekin zubiak eraikitzera. Konpainiak historiaz hitz egingo digu, gizateriaz. Gure munduak dituen gaitzei buruzko albisteak dakartzate, umorez eta kontzientziak astinduz; eta, batez ere, topaketa oro sekulako festa batekin ospatuko dute, astrapaladaz. Paüra ikuskizunaren ondoren gure antzokietara dator berriz valentziar konpainia, Antzerki Klasikoko Konpainia Nazionalarekin batera ekoitzitako lan honekin.