
"Teoría King Kong"
2026(e)ko azaroaren 15(a), igandea
Teatro Victoria Eugenia
Donostia, Gipuzkoa
10 / 24 €
Virginie Despentesek feminismoari eta genero-teoriari buruz idatzitako testu apurtzailearen antzerki-egokitzapena da King Kong Teoria. King Kong Teoria feminismoaren eta genero-teoriaren erreferentziazko liburu handienetako bat da. Saiakera horretan, Virginie Despentesek bere esperientzia partekatzen du, eta itzulingururik gabe hitz egiten du bortxaketari, prostituzioari, desioaren errepresioari, moralari, pornografiari eta amatasunari buruz, egungo gizartearen oinarri patriarkalak eraisten laguntzeko. Despentesen lanak ahalmen eraldatzailea du. Aldatzera eta bilakatzera, ibiltzera, ekitera gonbidatzen gaitu testuak. Testu eszeniko bihurtuta, botere hori mantendu eta zabaldu egiten da. Esplotazioaz, indarkeriaz, askatasunaz eta kapitalismoaz arituko dira. Fitxa artistikoa: Egilea: Virginie Despentes Itzulpena: Marina Espasa Egokitzapena: M. Àngels Cabré Zuzendaritza: Isis Martín Interpretazioa: M. Pau Pigem Dramaturgista: Aleix Fauró Gune eszenikoa: Paula Font, Paula González Argi diseinua: Manoly Rubio García Jantziak: Berta Riera Soinu-gunea: Uriel Ireland Bideo diseinua: Mariana Echeverri Zuzendari laguntzailea praktiketan: Laura Giberga, Ariadna Rossell Intimitate koordinazioa: Lola Clavo Arte zuzendaria praktiketan: Berta Miró Ekoizpen exekutiboa: Anna Maruny, Júlia Simó Ekoizpen koordinatzailea: Júlia Ribera Komunikazioa: La Virgueria Kudeaketa ekonomikoa: Maria Sangüesa Argazkiak eta bideoa: Marta Caravaca (Gusto Audiovisual) Ekoizpena: La Virgueria, Cassandra Projectes Artístics. Generalitat de Catalunya (ICEC, Beques Crea Barcelona 2023)ren babesarekin.