Zerdago
Itzuli agendara
GALBAHE
MusikaesKulturklik

GALBAHE

2026(e)ko azaroaren 15(a), igandea

Centro Cultural Izaskun Arrue – Gasteiz Antzokia

Gasteiz, Araba

10 €

Literatura eta musika uztartzen dituen proposamena dakarkigu Galbahe taldeak, Katamalo egitasmoari jarraiki, hain zuzen ere, proiektu hura, izen bereko poesia liburutik abiarazi zuten bihotz bakartien kluba literatur taldekoek. 2025ean orain arte publikatu duten disko bakarra grabatu zuten. Ez gara dena ahazteko nahikoa biziko izenburupean argitaratu zen, Galbahea poema liburuko hitzak musikatu dituzte, Koldo Izagirreren berbak dituen Wafa kantuaren salbuespenarekin. Zarauzko Literaturian estreinatu eta hainbat zuzeneko eskaini ondoren, 2026ko amaieran egitasmoa eten egingo da. Beraz, Gasteizko hau zuzenekoa disfrutatzeko azken aukeretako izango da. Galbaheren taldekideak Lander Bilbao (ahotsa eta gitarra), Mariana Blanco (biolina) Rafa Rueda (baxua, gitarra eta teklatuak) Urdin Baraiazarra (mandolina), Uxue Garcia (biolina), eta Gotzon Barandiaran (ahotsa) dira.