
"El ventrílocuo"
2026(e)ko azaroaren 15(a), igandea
Centro Cultural San Agustín
Durango
12 €
Testua: Rafael Boeta, Jaime Figueroa Dramagintza: Jaime Figueroa, Rafael Boeta, Gonzalo García Baz Biolina: Violeta Veinte Musika eta pianoa: Gonzalo García Baz Argiztapena: Andoni Mendizabal Kontzeptua eta zuzendaritza: Jaime Figueroa Jaime, “bentrilokuoa”, beti bakarrik iristen da, bakarrik antzezten du eta, jakina, bakarrik hitz egiten du. Hala ere, bera eszenan dagoenean, makina bat izaki ditugu ondoan, eta gauzek, txikienek ere, hitza hartzen dute: paper zati batek, benetako arkakuso-zirku batek edo gospela abesten duen sai arre batek. Jaime Figueroak urteak daramatza bentrilokiaren bidez barrea eragiteko artea aztertzen, eta antzinako teknika hori eguneratu nahi izan du gaur egungo gustura eta sentiberatasunera hurbiltzeko, zorroztasunari eta maisutasunari uko egin gabe. Eta hori guztia, bere umore-sen bereziaz hornituta. Ikusmenerako ikuskizuna, baina batez ere belarrietarako, abesti originalez betea eta piano eta biolineko zuzeneko musikarekin. Ez da komedia bakarrik, baina barre-algarak eragingo dizkigu bere bakarrizketekin; ez da magia bakarrik, baina ilusiozko iruditeria batera garamatza; ez da pailazo bat, baina barre eginaraziko digu etengabe; ez da musikal bat, baina melodiek laguntzen dute une oro. Gai izango al zara ikuskizunean zehar ezpainak mugitzen harrapatzeko?