
Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdia 2026: "Verborrea"
2026(e)ko azaroaren 20(a), ostirala
Félix Petite Antzokia
Gasteiz, Araba
24 €
Gasteizko 2026ko Nazioarteko Antzerki Jaialdiaren barne. Zaputzak, ihesleak, legegabeak, zekenak. Halakoak diraVerborrea antzezlaneko pertsonaiak. Gizarteak baztertutako zorritsu talde bat. Madrilgo Sierra Norte eskualdeko etxe batdute babesleku. 1980ko hamarkadan punk talde bat izan zuten, Verborrea izenekoa. Punk ingelesa zuten inspirazio iturri, Reincidentes, Cicatriz eta La Polla Recordsen garaian. Baina Verborreak oso gutxi iraun zuen: erradikalenak izan ziren, muturrekoenak. Gitarra-jotzailea HIESaz hil zen. Baxu-jotzaileak lapurreta egin zuen aurrezki-kutxa batean, eta tiroz akabatu zuten. Geratzen zuen aurrezki-kutxa batean, eta tiroz akabatu zuten. Geratzen direnak —beste kideak, managerra, aspaldiko fan bat— abeslariaren etxean bizi dira, Segismundo Tóxicoren etxean. Segis etxe zahar bat utzi zion amonak oinordetzan: zatika erortzen da etxea, ez du berogailurik —ezta ur berorik ere, ez ordaintzeagatik—, itoginak ditu, kale-katuak dira jaun eta jabe. Drogek eta kartzelak janda, sosik gabe, okupazioagatik eta adingabeak galbideratzeagatik salatuta. Halaxe bizi diraetxe horretako biztanleak, beste garai batean, linbo batean: hilda beharko lukete, baina ez daude hilda. Hil nahi ez dueniragana irudikatzen dute. Gizartearen alde ilunari buruzko tragikomedia basatia daVerborrea. Eragin anglosaxoia izanagatik ere, Espainiako errealitatean oso errotua dagoen antzezlana. Pinter eta McDonaghen zertzeladak antzemango ditugu, baina baita Buñuel eta Gutiérrez Solanarenak ere.