Zerdago
Itzuli agendara
"Desobedientes 18/98"
AntzerkiaesKulturklik

"Desobedientes 18/98"

2026(e)ko azaroaren 21(a), larunbata

Centro Cultural Iortia

Altsasu

12 €

Tanttaka Teatroaren Desobedientes 18/98 lana 18/98 auziko epaiketatik unibertsitatera, unibertsitatetik mundura, eta desobedientzia zibilaren oinarrietara doa, eta desobedientziaren funtzionamendua eta egungo gizarteak duen haren premia azalduko ditu. Ainhoa Zientzia Politikoetan doktoratu berri da eta doktoretza-tesia defendatu behar du epaimahai akademiko baten aurrean. Tesiak desobedientzia zibila jorratzen du, gure demokrazietan indarrean dagoen eta beharrezkoa den borroka-praktika gisa, eta, aldi berean, esanahiz betetako adibideen bitartez, eskubide zibilen historian eta haiek irabazteko bidean desobedientzia zibilak izan duen rol erabakigarriaz hitz egiten du. Bestetik, Desobedientes 18/98 lana bete-betean murgilduko da, Garzon epaileak irekitako eginbide batzuetatik abiatuta, 18/98 sumarioaren makro prozesu judizial polemikoan, zeinetan eskubide zibilak gizarte-mugimenduei lotutako oinarri batetik defendatzen zituzten hainbat pertsonaren prozesamenduaren adierazle izan zen. Fitxa artistikoa: Egilea: María Goiricelaya Itzulpena: Aiora Enparantza Antzezleak: Miren Arrieta / Aiora Enparantza, Iñigo Azpitarte, Klara Badiola, Kepa Errasti, Omar Somai Zuzendaritza: Fernando Bernués, Mireia Gabilondo Zuzendari laguntzailea: Laia Bernués Gune eszenikoa: Fernando Bernués Argiztapen diseinua: David Bernués Koordinazio teknikoa: Acrónica Producciones Jantziak: Ana Turrillas Argazkiak: Gorka Bravo Administraritza: Maite Gorrotxategi Ekoizpen exekutiboa: Ane Antoñanzas Ekoizpena: Paola Eguibar Banaketa: Portal 71