Zerdago
Itzuli agendara
2026ko Gorbeialdeko Kuadrillako argazki lehiaketa
BesteesKulturklik

2026ko Gorbeialdeko Kuadrillako argazki lehiaketa

2026(e)ko uztailaren 20(a), astelehena → 2026 aza. 21(a)

Aramaio

Inscripción

Martxan da 2026ko Gorbeialdeko Kuadrillako argazki lehiaketa. Oinarriak Argazki lehiaketaren gaia librea da, eta honako eremu hauetako argazkiak izan daitezke: Ingurumen naturala, soziala eta artistikoa, eraikinak, ohiturak, ekitaldi kulturalak, azokak eta jaiak, pertsonak, bisita gidatuak, esperientziak, gastronomia, mikologia, eskualdeko jarduera ekonomikoarekin lotutako argazkiak (ostatuak, ostalaritza, merkataritza eta zerbitzuak, industria, nekazal ekoizleak, artisautza, etab.); adibidez, enpresa baten barruan fabrikatzen ari den zerbaiten argazki bat izan daiteke, artzain bat bere eguneroko jardueran, jatetxe edo saltoki bat, etab. GORBEIA EXPERIENCE ekitaldian zehar ateratako argazkiak (2026ko urriak 3 eta 4) Gorbeialdeko Kuadrilla osatzen duten udalerrietan hartutako argazkiak besterik ez dira onartuko, alegia, ondoren aipatzen diren udalerrietakoak: Aramaio, Arratzua-Ubarrundia, Legutio, Urkabustaiz, Zigoitia, Zuia. Lehiaketako sariak 1. SARIA: 150 euroko txartela UDALERRIKO ARGAZKIEN SARIAK (Aramaio, Arratzua-Ubarrundia, Legutio, Urkabustaiz, Zigoitia eta Zuia): 1. saria: 100 euroko txartela 2. saria: 75 euroko txartela Gorbeia Experience saria: 100 euroko txartela Lehiakide bakoitzak, gehienez, bi sari eskura ditzake. Epea: 2026ko urriaren 21a, asteazkena, izango da lanak aurkezteko azken eguna. Oinarri guztiak: Arauak 2026