Zerdago
Itzuli agendara
Zornotzako Musika Banda: "Taupada oihartzunak"
MusikaesKulturklik

Zornotzako Musika Banda: "Taupada oihartzunak"

2026(e)ko azaroaren 21(a), larunbata

Zornotza Aretoa

Amorebieta-Etxano

3,30 €

Oihartzunak denboraldiak musikaren bidez iraganaren eta orainaren arteko elkarrizketa proposatzen du. Entzundako soinuek gure baitan uzten duten arrastoa, herri baten memoria kolektiboa eta gaur egungo sorkuntzarekin sortzen diren loturak izango dira denboraldiaren ardatz nagusiak. Kontzertu bakoitza aurrekoen oihartzuna eta etorriko direnen abiapuntua izango da. Perkusioa izango da protagonista denboraldi berriko lehen geldialdian. Galiziako Odaiko taldearen perkusiozko unibertso anitzak eta bandaren soinu indarrak bat egiten dute tradizioaren eta modernitatearen arteko elkarrizketa sonoro batean. Herri-musika, erritmo etnikoak eta lengoaia garaikideak uztartuz, Atlantikoaren bi ertzetatik datozen oihartzunek kontzertu bakar eta indartsua osatzen dute.