Zerdago
Itzuli agendara
Amarauna 2026: "Siestatik festara"
BesteKulturklik

Amarauna 2026: "Siestatik festara"

2026(e)ko azaroaren 21(a), larunbata

Artium Museoa

Gasteiz, Araba

Gratis (reserva)

Azaroaren 21ean, larunbata, 17:00etan Siestatik festara, POMPA, Mara Sannia eta Irene Aguilera (taldeko zentzumen-esperientzia). 90 min Siestatik festara esperientzia sentsorial eta kolektiboa da, atseden eta gozamen une batetik abiatzen dena. Artium Museoko Plaza Aretoa eraldatuko dugu, museoa bizitzeko modu berri bat irudikatzeko —entzutearen, mugimenduaren eta atsedenaren bidez— eta ikusle izateko beste era bat esperimentatzeko, ikusmenetik kanpo. Saio honek egiten ari garenaz jabetuz entzutera, besteenganako arreta praktikatzera eta mugimenduaren bidez gorputzaz gozatzera gonbidatzen gaitu. Pixkanaka, soinuarenganako arreta piztu eta gorputza aktibatuko dugu, eta talde-mugimenduko dinamikak esploratuko ditugu, betiere geldotasunari eta leuntasunari garrantzia emanez. Soinuaren, ahotsaren eta ikusmen-giro paregabe baten bidez, pertzepzioaz eta irudimenaz gozatzeko ingurune bat sortuko da, gorputza pixkanaka mugimenduan sartzera gonbidatuz. Ezer ez egitea, behatzea eta eragiten uztea dira helburu. POMPA Mara Sanniak (Madril, 1998) eta Irene Aguilerak (Madril, 1998) bultzatutako kudeaketa, komisariotza eta kultur sorkuntzarako proiektu kolektiboa da, etenaren eta atsedenaren bitartez gozamena nola aktibatzen den aztertzen duena. 2021ean sortu zen, autokudeaketan oinarrituta, sorkuntza eta ekoizpen artistikoko prozesuetan kulturaren bitartekotzako tresnak erritmo motel eta kokatuen bidez erabiltzeko xedez. Ekoizpen-, topaketa-, erakuste- eta ospakizun-gune berriak sortzea bilatzen du proiektuak, aldi berean kritiko eta gogoeta eragile, lasai eta iritserrazak izango direnak. 4 urtetik gorako haurrentzat, heldu bat lagun dutela. Gaztelaniaz Haurrentzat (adina ikuskizun bakoitzean ziurtatu), heldu bat lagun dutela. Sarrera doan, toki mugatua. Erreserba egitea gomendatzen da, 945 20 90 20 telefonoan (jarduera hasi baino hamar minutu lehenago arte gordeko dira erreserbak)