Zerdago
Itzuli agendara
Arte Hartze Zikloa 2026
MusikaesKulturklik

Arte Hartze Zikloa 2026

2026(e)ko irailaren 11(a), ostirala → 2026 aza. 21(a)

Aiaraldea Ekintzen Faktoria

Llodio

Aiaraldetik, Euskal Herriko ekialdea eta mendebaldea lotuko dituen euskara eta sorkuntza zubia izango da Arte Hartze Zikloa. 2026ko irailetik azarora bitartean, Aiaraldeak Euskal Herriko ekialde eta mendebaldeko artistak bilduko ditu Arte Hartze Zikloaren baitan. Topaketa, elkarlan eta hausnarketarako gune izango da egitasmoa, euskarak zubi lana eginez eta sormena kolore zein forma anitzez jantziz. Arte Hartze Zikloa aurten ere artisten arteko ezagutza, harremanak eta sareak ehuntzeko espazioa izango da, baita kultur sektorearen indarberritzerako mugimendu bat, komunitatea gerturatu eta sendotzeko une ahaztezin bat ere. Euskal Herriko lurralde desberdinetatik etorritako artistak elkartuko dira, beren begiradak, praktikak eta galderak partekatzeko, eta etorkizuneko lankidetza berriak irudikatzeko. EHko perfierietatik, haize bolada sortzaileak elkartuz, urrunekoa gerturatuz. Irailak 11 · 18:30 Arte Hartze Irekiera eguna: Podcast irekia + Auhen kontzertua Urriak 2 · 19:00 Fusible taldearen kontzertua Urriak 18 · 19:00 Paxkal Irigoyen egonaldiaren saio irekia Urriak 22 · egun osoko egitaraua · Kulturgintza sendotzeko tresnak [tailerrak]: Maita Kultura [12:00-14:00] eta Marta Castro [16:00-19:00] Azaroak 1 · 18:00 · Ibantuta Zine ikuskizuna Azaroak 21 · 18:00 · Arte Eman Festa : Sormen egonaldietan izandako artisten saio irekiak (Itxaso Gardoki, Nerea Lizarralde, Andrea Berbois eta Jon Garrido Gallado) + If Matxikote bekadunaren erakusketa + Hor Hor taldearen kontzertua