Zerdago
Itzuli agendara
Euskadiko Orkestra 2026/27: "Falla / Debussy / Stravinsky"
MusikaesKulturklik

Euskadiko Orkestra 2026/27: "Falla / Debussy / Stravinsky"

2026(e)ko azaroaren 23(a), astelehena

Conservatorio de Música Jesús Guridi

Gasteiz, Araba

Falla eta bere lagunak, XX. mende hasierako berritze musikalaren funtsezko hiru zutabe. Paris abangoardiaren epizentroan. M. Falla: El sombrero de tres picos. Suite nº2 [13’] C. Debussy: La mer [23’] I. Stravinsky: L’oiseau de feu. Suite [23’] Fallak, Debussyk eta Stravinskik XX. mendearen hasierako modernitateari buruzko hiru ikuspegi eskaintzen dituzte, Paris kultur eta estetika trukerako epizentro izan zen garai batean. Diaghileven Ballets Russes ospetsuentzat idatzitako El sombrero de tres picos lanean, Fallak Espainiako erritmo eta doinu herrikoiak —hala nola fandangoak, jotak eta farrukak— dinamismo liluragarriko eta umorerik falta ez duen ballet bihurtu zituen. Debussyk, berriz, La mer obran, kontakizun esplizitua saihestu zuen, eta hiru «zirriborro sinfoniko» sortu zituen. Horietan, harmonia ezegonkorrek eta etengabe aldatzen diren tinbreek itsasoaren aldakortasuna iradokitzen dute, ozeanoaren egunsenti ikusgarria nahiz haizearen eta olatuen arteko elkarrizketa harrapatuz. Azkenik, Stravinskiren Suzko txoriak, konpositorearen lehen arrakasta handiak, errusiar ipuin fantastiko baten exotismoa eta aparteko fintasuna duen orkestrazioa uztartzen ditu. Lucas Maciasek berriro ere Euskadiko Orkestra gidatuko du, orkestraren birtuosismo handia eskatzen duen triptiko honetan. Lucas Macías, zuzendaria