
Bibra Zikloa 2026: Brava + Lorea Argarate
2026(e)ko azaroaren 27(a), ostirala
Kutxa Fundazioa Kluba
Donostia, Gipuzkoa
12 / 15 €
Euskal artista honek punkaren, hardcorearen eta raparen kaosa klub kulturaren energiarekin uztartzen du: footworka, grimea, electroclasha, booty bassa eta junglea dira bere soinuaren osagaietako batzuk. Erritmo biziak, baxu indartsu eta dardaratiak, 808 soinuak, bateria etenak, garrasi gordinak eta ahots sentsualak dira bere nortasun musikalaren ezaugarri nagusiak. Bere zuzenekoak energiaz eta benetakotasunez beteriko zurrunbiloak dira, abiadura bizian, eta bere bide propio eta erabat berezia marrazten dute. Bere DJ saioetan bezala, lankidetzetan ere nahasketa da nagusi: Sal Del Coche euskal taldearekin aritu da, Chicagoko DJ.MC ekoizlearekin footwork doinuak landu ditu, Ron Mercyrekin Miami bassa, eta Space Surimi zein Teo Lucadamorekin rap piezak sortu ditu; horrez gain, DJ ADHDren lanetarako ahotsak ere jarri ditu. Ohikoak ez diren mezuak eta dantzalekurako erritmoak uztartuz, BRAVA haserrea, sexualitatea, mina, indarra eta zaurgarritasuna beldurrik gabe adierazten dituen emakume belaunaldi berri baten ahotsa da. Bere azken lanak Up Ya Archives, Moveltraxx, Humo Internacional, Scrap eta Bliss Point NYC zigiluetan argitaratu ditu. Ekitaldi hau Bibraren inguruan garatzen da, Kutxa Fundazioaren programazio eszenikoaren barruan kokatzen den zikloa.