
Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdia 2026: "A Macbeth Song"
2026(e)ko azaroaren 28(a), larunbata
Félix Petite Antzokia
Gasteiz, Araba
20 €
Gasteizko 2026ko Nazioarteko Antzerki Jaialdiaren barne. The Tiger Lillies eta La Perla 29 konpainiak Macbethenistorio tragikoan barneratuko dira. Kontzertuaren etaikuskizunaren arteko lan honetan, Londresko trioarenzuzeneko musika eta Kataluniako konpainiaren estetikauztartu dituzte. Akordeoiak, ukeleleak, trio ingelesarenabesti berriak, balada hunkigarriak eta Kataluniakokonpainiako interprete handiak lagun, istorio hau kontatzekomodu berri bat sortu du konpainia berezi honek.Ikuskizunak hizpide ditu boterea eta gerra, errua, eskuodoleztatuak, heriotza, sorginkeriak, gaua, iluntasunaeta anbizio neurrigabeak eragindako krimenen oroitzapenezabaezina.Macbeth koitadua, inozoa, erregea hil baitzuen koroaberak jartzeko. Hiru sorginek boterea promestu zioten,eta anbizioaren labirinto zorigaiztokoan galdu zen. LadyMacbethen mingain bihurriak eta tronuaren paranoiakkrimenik zitalenak egitera bultzatuko dute; hala, gerrareneta beldurraren engranajeak biraka hasiko dira, etainork ezingo ditu geldiarazi. Ah, tirano koitadua, berekontzientzia gaiztoan islatzen baita gaurik luze eta ilunena.Gizon umea oso, despota, maitatzeko ezintasunakbehin eta berriz hiltzera daramana. Barnera daitezkeegunsentiaren izpiak hodei odoleztatuetan? Nora joanda askatasuna? Tiger Lillies trioak Macbethi abestukodio, gizaki batentzako gehiegizkoa den botereari.