
Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdia 2026: "Xocolat"
2026(e)ko azaroaren 29(a), igandea
Teatro Federico Garcia Lorca
Gasteiz, Araba
12 € (persona adulta + menor)
Gasteizko 2026ko Nazioarteko Antzerki Jaialdiaren barne. Denboran bidaia egingo dugu faktoria dinamiko, garbi eta ordenatu batera, non kakaoaren aroma nagusi den. Bertan, txokolatezko tableta perfektuak seriean ekoizten eta paketatzen dituzte. Egunero-egunero, txokolategile aditu batek zehatz-mehatz betetzen ditu bere ohiko zereginak. Baina ikastun hasiberri eta sortzaile bat iristean, haren errealitatea goitik behera aldatuko da jakin-min partekatuari bide emateko. Bat-batean, dena aldatuko da. Amesteko eta jolasteko probokazio bihurtuko da txokolatea. Irakasle eta ikastun, elkarrekin hegaldatuko dira osagai gozo hori eskuetan. Denbora geldiarazi, eta hatzekin irribarre konplizeak marraztuko dizkigute irudimenean.