
Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdia 2026: "Rojo Nieve"
2026(e)ko abenduaren 3(a), osteguna
Teatro Jesús Ibáñez de Matauco
Gasteiz, Araba
15 €
Gasteizko 2026ko Nazioarteko Antzerki Jaialdiaren barne. Rojo nieve ogiaren eta heriotzaren jokoa bezalakoa da, irinezko doministiku handi bat. Beste zerbait izateko zorian dagoen hondamendia. Ogi-orearen bidez, transmutatu eta zatikatzera jolasten diren bi okin. Sarraskiaren kontakizuna, bi izaki inozenteren ikuspuntutik. Ez dira haurrak, zehazki... baina begirada bera dute. Eraldaketa horretan, absurdoak, tragediak eta komikotasunak zeharkatuko gaituzte. Hala, adierazkortasunez eramango gaituzte iluntasunak eta argiak bat egiten duten lekura, non inozentzia eta ezpurutasuna, ederra eta groteskoa, batzen diren. Gure inkontzientea astintzea helburu, logika baztertzen duten bi izaki dira. Debekua eta desegokitasuna jolas duten bi izaki, heriotzarekin eta gerrako munstroekin jolasten direnak. Edo halako zerbait. Antzezlan samurra, maltzurra eta metamorfikoa da emaitza. Madril, Euskal Herria eta Kantabriaren artean dabil Musaloka Kolektiboa. Lan hau sortzeari esker, lengoaien arteko fusioa eta sorkuntza kolektiboa ikertzeari ekin dio kolektiboak, Silvia Larrauri zuzendari artistikoa buru. Hauxe izan da abiapuntua: Zer gertatuko da antzerki fisikoa—maskara eta clowna—, lengoaia berriak eta artebiziak elkartuz gero?