
"Gabriel Aresti Mug(H)arri"
2026(e)ko abenduaren 5(a), larunbata
Centro Cultural San Agustín
Durango
6€
Joxan Goikoetxearen eskutik, Gabriel Aresti Mug(H)arri, Euskaltzaindiak eta Euskal Herriko Unibertsitateko Gabriel Aresti Katedrak sustatutako sorkuntza eszenikoa, poeta bilbotarraren heriotzaren berrogeita hamargarren urteurrena ospatzeko. Elkarrekin musikaren, hitzaren eta kulturaren arteko harremana sarritan uztartu izan duten EusKameratako kideak lagun dituela, Arestiren figurarekiko ibilbide sentikor eta intelektuala proposatuko digu Goikoetxeak lan honekin. Soinuzko sorkuntzaren eta hitz poetikoen arteko elkarrizketa garaikidearen bitartez, Gabrielen pentsamendua, estetika eta iruditeria ideologikoa biziberritzeko gonbita. Joxan Goikoetxea: ideia, gidoia, zuzendaritza eta musika Beñat Egiarte: ahotsa Amaia Azkue: ahotsa Xabier de Felipe: biola Xabi Paya: errezitatuak