Zerdago
Itzuli agendara
Kiev-eko Balleta: "Intxaur-hauskailua"
AntzerkiaKulturklik

Kiev-eko Balleta: "Intxaur-hauskailua"

2026(e)ko abenduaren 8(a), asteartea

Palacio Euskalduna

Bilbo, Bizkaia

38€-60€

UNICEF-i dohaintza, UKRAINIAko larrialdian egiten duen lanari laguntzeko: saldutako sarrera bakoitzeko 1 € 2017. urtean, Viktor Ishchuk Kieveko Operako antzokiko dantzari bakarlari ospetsuak aspaldidanik zuen ametsa bete zuen: konpainia egonkor eta gazte bat sortzea, Ukraina osoko izar nabarmenenak bildu eta herrialde hartako artisten talentua, maisutasuna eta profesionaltasuna munduari erakusteko. Kieveko Balletak, bere kideen artean, Kieveko Opera eta Balleteko Antzokiko bakarlari ugari ditu. Lehen emanaldiek Ukrainako eszena artistikoko izen handienen babesa jaso zuten, eta berehala munduko antzoki garrantzitsuenek gonbidatu zuten. Harrezkero, 700 emanaldi baino gehiago eskaini dituzte. Egindako bira ugariei esker, Suitza, Alemania, Frantzia, Espainia, Polonia, Kroazia, Txina, Ukraina, Mexiko eta beste hainbat herrialdetako agertoki ospetsuenetan aritu dira. Kieveko Balletaren helburu nagusietako bat ballet klasikoaren tradizio eta funtsik garbiena zaintzea da. Horregatik, emanaldi bakoitza zentzumenentzako benetako ospakizuna da, koreografien dotoreziagatik, lerro guztien perfekzioagatik, bakarlarien birtuosismoagatik eta dekoratuen nahiz jantzien ikusgarritasun eta handitasunagatik. Elementu horiek guztiak Kieveko lantegietako maisu onenek diseinatu dituzte esklusiboki. Kieveko Balletaren egoitza Kieveko (Ukraina) Nazioarteko Kultura eta Arteen Zentroan dago. MUSIKA: Piotr Txaikovsky LIBRETUA: Vladimir Beghitchev / Vasili Geletzer KOREOGRAFIA: Marius Petipa