
"Mi gran obra"
2026(e)ko abenduaren 9(a), asteazkena
Kutxa Fundazioa Kluba
Donostia, Gipuzkoa
10 / 12 €
OFNI antzerki zikloaren barne. Antzerki handiaren paradigmei buruz hausnartzen duen ikuskizun mikroskopiko ezohikoa. Planetako antzokirik handiena, 300 aktore eszenan, orquestra militar bat, rock banda bat, animaliak, autoak, baita helikoptero bat ere. Hori guztia eta gehiago eskaintzen digu David Espinosaren Mi gran obra lanak. Ñabardura txiki batekin: escala ez da 1:1. Maleta batean kabitzen da Espinosaren antzerkia, eta joan den denboraldiko ikuskizun errebelazioetako bat bihurtu da. Politikariak, flamenkoak, suizidak, exhibizionistak, haurrak, prozesioak, ezkontzak… Hogei ikusleko hiru ilara baino ez dira egongo —azkenak prismatikoekin, xehetasunik ez galtzeko— Espinosaren artisau-bitxi honen saio bakoitzean. Proiektu cultural handien balioa zalantzan jartzeaz gain, aurrekontu handiekin apaingarriz Beteta baina edukiz hutsik doazenak, bizitzaren bilakaera erakusten du gure begien aurrean. Ikuskizuna amaitu ondoren, solasaldia izango da ikusleekin.