
"Itzulera"
2026(e)ko abenduaren 11(a), ostirala
Leidor Aretoa
Tolosa
11,09€-5,59€
Dejabu Konpainiaren Itzulera antzezlanak zuzeneko road movie baten egitura du, eta etengabe jokatzen du errealitatearen eta fikzioaren artean. Eszenako aktoreez gain, zinemagile batek zuzenean irudiak sortu eta proiektatuko ditu, ikusleentzako emanaldi bakoitza esperientzia errepikaezin bihurtuz. Ipuin bat, non irudikatutakoaren eta bizitakoaren arteko mugak lausotzen diren, eta publikoa bidaia horren eta bere emaitzaren parte izatera gonbidatzen den. Dejaburen proiektu eszeniko berria umorez, poesiaz eta akzioz betetako antzezlana da. Auto-fikziozko obra honetan konpainiako kideak euren sormenaren eta identitatearen zentzua zalantzan jarriko dute. Konpainiak 2024an Mexikora egindako bidaia kontatzen du eta nola bertan jazotako ustekabeko gertakari batek, euren abenturaren norabidea aldatu zuen. Fitxa artistikoa: Zuzendaritza, ideia: Dejabu Antzezleak: Ainara Gurrutxaga, Miren Alcalá, Urko Redondo, David Aguilar Bidelaguntza artistikoa: Iara Solano Idazketa: Dejabu, Mariana de la Mataren bidelaguntzarekin Zuzeneko bideo sorkuntza: David Aguilar Musika: Ander Fernandez Jantziak: Barbara Rasso Argi diseinua: Andoni Mendizabal Argi eta soinu teknikariak: Andoni Mendizabal, Itziar Bote Eszenografia: Dejabu Komunikazioa, diseinu grafikoa: Rodriguez & Ndungmandum Ekoizpena: Dejabu Banaketa: Artedrama