Zerdago
Itzuli agendara
Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdia 2026: "Leonora"
AntzerkiaKulturklik

Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdia 2026: "Leonora"

2026(e)ko abenduaren 12(a), larunbata

Félix Petite Antzokia

Gasteiz, Araba

18 €

Gasteizko 2026ko Nazioarteko Antzerki Jaialdiaren barne. Leonora Carrington margolari, eskultore eta idazle surrealista ospetsuaren unibertsora hurbiltzeko saiakera poetiko eta askea da Leonora antzelana, arreta berezia jarrita idazlearen gaztaroan eta Gerra Zibilaren ondoren Espainian egin zuen egonaldian. Lanaren xedea ez da zertzelada biografikoak eskaintzea, baizik eta artistaren izaera menderakaitz eta miresgarriaren zatiak eszenaratzea. Garai ilun hauetan, Carringtonen erresistentziari, errebeldiari eta askatasun-nahiari zuzendutako maitasun-gutun bat da Leonora. Carringtonen Mémoires d'en bas oroitzapen-liburuan oinarrituta, antzezlanak hizpide ditu bokazio artistikoaren sorrera, indarkeria psikiatrikoa eta irudimena, denboren eta munduen arteko zubi gisa. Indar magnetikoa darie Leonora Carringtonen existentziari eta sorkuntzari —termino horiek pluralean erabiltzea hobe, agian—, eta oraindik ere erakartzen gaituzte; izan ere, garai bateko argi-ilunak ez ezik, gizaki bikain baten borondate itzela eta obra artistiko paregabe baten misterioa ere antzematen ditugu. “Agertoki hau agertoki izango ez balitz, mihise bat izango litzateke”. Alberto Conejero. Emanaldi irisgarria: Ikusmen-arazoak dituztenentzako audiodeskripzioa + zeinu-hizkuntzan interpretatua + gorrentzako azpitituluak + entzumen-arazoak dituztenentzako begizta magnetikoa. Behar baduzu, erreserbatu ekipo bat leihatilan, edo helbide honetara idatzita: gestionpublicos@vitoria-gasteiz.org