
Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdia 2026: egitaraua
2026(e)ko irailaren 25(a), ostirala → 2026 abe. 13(a)
Gasteiz, Araba
Consultar
Antzerki jaialdia funtsezko tresna da Gasteizen eta Araban arte eszenikoak sustatzeko zereginean. Duela bost hamarkada sortu zenetik, jaialdiak hainbat belaunalditako milaka pertsonari ireki dizkie ateak; ikusle fidel, zorrotz eta aditu horiek orain hiriko antzokiak betetzen dituzte. Gainera, erreferentziazko programa bihurtu da nazioko eta nazioarteko sortzaile askorentzat. Vitoria-Gasteizko Nazioarteko Jaialdia udazken honetan itzuliko da 34 ikuskizun ezberdinekin, 47 emanalditan eskainiko direnak, eta bitartekaritza eta programazio hedaturako 8 ekintzarekin. Jaialdia irailaren 25etik abenduaren 13ra egingo da. 51. edizio honek nazioarteko 7 proposamen hartuko ditu, tokiko sorkuntzako erabateko 6 estreinaldi, Euskadin programa honen barruan lehen aldiz ikusi ahal izango diren 6 lan, eta euskarazko 7 ikuskizun. Programazio zabal honetan antzezleen artean honako izen hauek nabarmentzen dira, besteak beste: Carolina Yuste, Eneko Sagardoy, José María Pou, Carlos Hipólito, Malena Alterio, Javier Cámara, Israel Elejalde eta Natalia Huarte. Zuzendaritzan, berriz, Sergio Peris-Mencheta, Andrés Lima, Josep Maria Mestres, Ernesto Caballero eta Pablo Remón izango dira, besteak beste. Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdia 2026: liburuxka (pdf)