Zerdago
Itzuli agendara
"MAKILhotsak"
AntzerkiaesKulturklik

"MAKILhotsak"

2026(e)ko abenduaren 18(a), ostirala

Leidor Aretoa

Tolosa

11,09€-5,59€

Ikuskizunak gure oroimenera bidaia bat egitea proposatzen du, laurogeigarren hamarkadako intsumisioaren garai nahasietara. Gaur, berriro, gerraren mehatxua gugana hurbiltzen ari den honetan, lurra jotzen dugu hura maitatzen saiatzeko. Belaunaldi guztiok amestu behar genuke garaipen bat. Kantuak, testuak, hotsak, dantzak, mugimendua, aurreko ikuskizunetan bezala, diziplina aniztasunaren alde egingo dugu. Aldarrikapena eta poetika bisualaz gain ikusleen partaidetza ere bultzatuko du. Kolorez eta gizatasunez betetako mundu aske batekin amets egiten duen edonori zuzenduta dago Europa eta mundua orokorrean, asaldatuta dago. Ukraniako gerrak, Palestinako genozidioak, Trump, Amerikar presidentearen inperialismoak, edota Europa zeharkatzen duen migrazio krisiak ziurgabetasun sozial eta politikoa areagotu du eta gerra hotsak nonahi entzuten dira. Hau gutxi ez eta biztanleria berrarmatzea eskatzen duen eskuin muturreko ahotsak gero eta gehiago dira. Zoritxarrez, hirugarren mundu-gerra baten utopia, distopia posible bat bezala ikusten hasita gaude. Testuinguru horretan, ARTEAren ahotsa inoiz baino beharrezkoagoa delakoan gaude. Herrien arteko elkarrizketa eta elkar ulertzea lehenetsiko dituen jarrera bakezale eta antimilitaristak eraiki behar ditugu, armarik gabeko mundu batekin amets egiteak ezin duelako utopia bat izan behar. Behar du izan premiazko behar bat, gizartearen konpromisoarekin irudimen handia eskatzen duen errealitatea. Garaia da beraz, gure begirada bestean eta ez bestearen aurka jartzeko. Fitxa artistikoa: Zuzendaria eta Dramatugia: Agurtzane Intxaurraga Interpreteak: OINKARI Dantza Taldea, Maialen Mairezkurrena, Agurtzane Intxaurraga, Eneko Gil Koreografia: Led Silhouette, Agurtzane Intxaurraga, Maialen Mariezkurrena, Eneko Gil Jatorrizko musika eta zuzenekoa: Garazi Navas Soinu mapa eta koru lanak: Garazi Navas Testuak: Miren Agur Meabe, Agurtzane Intxaurraga Jantzitegia eta atrezzoaren diseinua: Xabier Mujika Jantzien errealizazioa: KKUM Inma Gómez Grafika: Nagore Martínez, Agurtzane Intxaurraga Promozio bideoa: Unai Lizarza Argazkiak Unai Lizarza Teknika: Iker Ugalde Ekoizpen zuzendaritza: Agurtzane Intxaurraga, Eneko Arteaga Ekoizpen exekutiboa: Hika Teatroa Administrazioa: Asun Etxeberria Komunikazioa eta banaketa: Nagore Martínez