
MASKAK + GERE
2026(e)ko abenduaren 19(a), larunbata
Sanagustin Kulturgunea
Azpeitia
13 €
Abenduraren 19an, Maskak eta Gere taldeak Azpeitiko San Agustin Kuturgunean arituko dira zuzenean. Maskak Maskak, musika proiektu bat da, 2021ean «Kakolak» izenarekin hasi zena. Kakolak, Itsasuko eta Bidarriko lagun taldeak, urte betez, Euskal Herriko bestak animatu ditu, euskal eta nazioarteko Rock musika batzuk interpretatuz. Gaur egun, Maskak taldekoak, musikaren maitale amorratuak gira, egun batez euskaraz idatzitako album bat sortzearen ideia eroa ukan dutenak. Euskara gure eguneroko bizitzaren parte handi bat da eta garrantzitsua atxeman dugu gure testuetan eta musiketan defendatzea. Kantu bat konposatzen hasi ginen, ondotik bi, eta denborarekin, 12 kantu egin eta grabatzera iritsi gira. Gure ingurukoek gidatuta, gure ametsa errealitate bihurtu da. Gure asmoa proiektua ahalik eta urrunen eramatea da, Euskal Herriko bazter guzietako eszenak inarrosiz. Laukoteak 2024an kaleratu zuen bere lehen albuma, Buruz buru izenekoa. Taldea bueltan da Ziklikoa izeneko lan berri batekin desanso bat egin ondoren. Gere GERE - Iñaki Gereñu (Peachy Joke) eta Lander Zalakain (Belako) elkartzen dituen proiektua da: synthwave euskalduna eta melankolia elektronikoa uztartzen dituen taldea. Sintetizadore analogiko zein digitalak, gitarra, ahots prozesatuak eta erritmo dantzagarriak oinarri hartuta, GEREk bere unibertso propioa eraiki du, Blade Runner, Drive, Tron edo Stranger Things bezalako munduekin bat eginez: neoi-argiak, itzalak, synthwave-a, abiadura eta haize hotza. Kantuak etorkizunera begiratzen duten melankolia batetik sortzen dira.