
Zornotzako Musika Banda: "Sustraien aztarnak"
2026(e)ko abenduaren 19(a), larunbata
Zornotza Aretoa
Amorebieta-Etxano
3,30 €
Oihartzunak denboraldiak musikaren bidez iraganaren eta orainaren arteko elkarrizketa proposatzen du. Entzundako soinuek gure baitan uzten duten arrastoa, herri baten memoria kolektiboa eta gaur egungo sorkuntzarekin sortzen diren loturak izango dira denboraldiaren ardatz nagusiak. Kontzertu bakoitza aurrekoen oihartzuna eta etorriko direnen abiapuntua izango da. Herriko musika taldeekin dugun harremana sendotzeko asmoz, beste proposamen sinfoniko bat sortuko dugu oholtza gainean aurkezteko. Zornotzako Seiren taldearen ahotsak eta bandaren soinuak bat egiten dute herritik sortutako musika-esperientzia berezi batean. Tradizioa eta gaurkotasuna uztartuz, kontzertu honek gure inguruko soinuak eta emozioak oihartzun bihurtzen ditu, komunitatearen memoria musikalari ahotsa emanez.