
"LUCIA JOYCE. UN PEQUEÑO DRAMA EN MOVIMIENTO"
2026(e)ko abenduaren 19(a), larunbata
Utopian
Getxo
14 €
St. Andrew Hospital ospitalea, Northampton (Erresuma Batua), 1982ko abenduaren 12a. Lucía 75 urteko pazienteak gutun bat idatzi behar du. Gaur, bere santu-egunaren bezperan, esan gabe geratu den guztia ordenatuko du Lucíak. «Agur esateko beharra dut, baina ez dakit nori», esaten dio bere buruari. Horrela, Lucíak bere iragana berrikusi ahal izango du. Samuel Beckett bere maitasun handiarekin edo Carl Gustav Jung psikoanalistarekin bizitako uneak ekarriko ditu gogora. Baina, batez ere, bere bizitzako azken egunean idatzitako gutun-testamentu hau dantzari, askatasunari eta bizitzari egindako maitasun-ekintza izango da; sentitzearen artearen aldeko aldarria, eta bere Babbori egindako deia: bere aitari, James Joyceri, zuzendutako gutuna. Lucía Joyceren bizitza nobela baten moduan kontatutako sekretua da. Haren ikertzaile nagusiek ere gutun, txosten eta dokumentu ugari nahita suntsitu izanari aurre egin behar izan diote. Lucía emakume sutsua izan zen, dantzari buru-belarri eman zitzaiona. Raymond Duncan eta Margaret Morrisen eskutik trebatu zen, eta Legerren eta Man Rayren Ballet Mécanique lanean parte hartu zuen. Dantza modernoaren sorrera bizi izan zuen, baina Joyce familiaren ondare gogorra ere jasan zuen: erbestea, ezegonkortasun ekonomikoa, talentua, sufrimendu psikikoa, dantzarekiko mespretxua eta haustura afektiboa. Haren istorioak jenio batekin bizitzea zein zaila den kontatzen du, emakume baten egitekoa musa izatera mugatzen denean, artista izateko aukerarik apenas ematen ez zaionean.