
ErakusketaKulturklik
"San Andres kiroldegian entrenatzen duten kluben argazki erakusketa"
2026(e)ko irailaren 25(a), ostirala → 2026 abe. 31(a)
Gasteiz, Araba
Gratis
San Andres kiroldegiaren 20. urteurrena dela eta erakusketa-gune hau sortu dugu komunikazio-helburuarekin. Ikusgai egongo diren piezak eta bisitatzen gaituzten pertsonak lotuko dituen ibilbide bisual bat izatea espero dugu. Argazki hauek, San Andres Kiroldegian beraien jarduera garatzen duten erakunde hauek emandakoak izan dira: Arabako Gimnastika Federazioa, Badmintongo Arriaga Kluba, Mahai Teniseko Gasteiz Kluba, Urpeko Hockeyko Nereida Kluba eta Igeriketa Sinkronizatuko Urdantza Kluba.