
"ARKUMEA, ERDI KATU, IA TXAKUR", Abigail Lazkozen erakusketa
2026(e)ko urriaren 21(a), asteazkena → 2027 urt. 1(a)
AZ Azkuna Zentroa
Bilbo, Bizkaia
Gratis
Atzera begirakoaren eta ekoizpen berriaren artean egituratuta dago proiektua, eta obra hedatua hartzen du barne. Lehendik zeuden lanak berraztertu eta berrantolatu ondoren sortu du, beste lan berri edo argitaragabe batzuekin uztartuz. DA2 Domus Artium 2002rekin batera ekoitzi da erakusketa, eta berriz formulatzen eta zabaltzen du 2025ean Salamancan Tengo un animal singular lanarekin hasitako proiektua. Lehen hedapenean, Franz Kafkak 1917an idatzi zuen Gurutzatze bat kontakizun laburreko lehen hitzak jaso zituen erakusketak izenburuan. Ipuin horretan, animalia berezia izaki fantastiko gisa dago deskribatuta, erdi arkume erdi katu. Era berean, Lazkozek hibridazio edo nahasketaren kontzeptua erabili zuen, DA2-ko aretoetan zeuden sintesi estetikoen hari eroale gisa. Izan ere, “gurutzatzea”ren bereizgarri den aurkakoen nahasketa zen artistaren praktika interpretatzeko erreferentzia, kontrakoak, anbibalentzia, eta txikiaren eta handiaren, bidimentsionalaren eta tridimentsionalaren, nabarraren eta hutsaren arteko tentsio operatiboa baitzituen bereizgarri. Proposatutako sintesiek uko egiten zioten aurkeztutako obren definizio estatikoari, eta haien izaera hedatua nabarmentzen zuten, dinamizatzeko. Horrela, erakusketa norberarenaren arrozte-ariketa gisa aurkezten zen, Lazkozek ibilbide kontzeptuari berari aplikatzen zion, eta publikoa gonbidatzen zuen prozesu artistikoa praktika kokatu eta, aldi berean, birkonfiguragarri gisa esperimentatzera. Azkuna Zentroa – Alhóndiga Bilbaoren erakusketan, Lazkozek proposatzen du erdi katu den arkumearen kontakizunean aurrera egitea, gero, ezusteko deriba batekin topo egiteko. Kafkak identitate bitarraren inguruan ehundu zuen narrazioa, metafora gisa,eta kontrako poloen batasuna onargarri bihurtzen hasten den unean, hankaz gora jartzen du adiskidetzeko itxaropen oro. Ia hausnartzen gelditu gabe, narratzaileak kontatzen digu “gurutzatzeak”, munstro hibrido horrek, gainera, txakurra izan nahi duela. G.W.F. Hegelen ondoren baina Theodor Adornok baino lehen, Kafkak aukera oro itxi zuen banandutakoa sintetikoki berriz itzultzeko, eta berriz definitu zuen artetik, natura edo patu gisa barik, bokazio gisa. Era berean, Abigail Lazkozek bestetasunera hurbiltzeko ariketa bat proposatzen du bere praktikan. Ez osotasun nahasi eta jariakor gisa aurkezteko, baizik eta aldarrikatzeko bere izaera konplexuaren balioa, “gurutzatzea” izateak sortzen duen nagikeria eta harridura samurra onartuz, Kafkaren kontakizunean bezala.