Zerdago
Itzuli agendara
Expodistrito 2026 (iraila-abendua)
ErakusketaKulturklik

Expodistrito 2026 (iraila-abendua)

2026(e)ko irailaren 1(a), asteartea → 2027 urt. 4(a)

Bilbo, Bizkaia

Gratis

Bilboko Udalak aldi baterako erakusketa deszentralizatuen EXPODISTRITO ziklo berria antolatu du beste behin. Era horretan, irailetik aurrera, programa honen edizio berri bat hasiko da, eta argazkigintzako eta arte plastikoetako proposamenak eskainiko dira. Erakusketa horietan honako artista hauek parte hartuko dute: Anna Surinyach (argazkia); Agus Morales (poemak); Mengyin Wang (pintura); Sheila Gonzalez Azcona (argazkia); Adela Blanco (pintura); Miguel Angel Vazquez (eskultura); 80ko hamarkadan Somerako K2 erakusketetan parte hartu zutenak (argazkia); eta Euskal Akuarelarien Elkartea (pintura). Halaber, Miguel de Unamunori eta zientziarekin zuen harremanari eskainitako erakusketa bat egongo da, Kultura Zientifikoko eta Berrikuntzako Unitateak eta Unamuno Museo Etxeak, Salamancako Unibertsitateak eta Bilboko Udalak antolatua; eta Pablo Picassori eskainitako omenaldi-erakusketa bat, artista plastiko, musikari eta poeten talde nabarmen batek 70eko hamarkadan haren mendeurrenean egindako ekarpenetan oinarritua, gaur egun Blas de Otero Fundazioaren funtsen parte direnak. Hiruhileko honetan, EXPODISTRITO programak hiru erakusketa eskainiko ditu, Bilboko historiaren hainbat alderdi erakusteko: Lehenengoa Zabala auzuneko tren-etxeei eskainitakoa da, 100. urteurrenean (1926/2026). Bigarrena 40, 50 eta 60ko hamarkadetako argazkien erakusketa bat da, eta Santutxuko Landerako txaleten bilakaera erakusten dute. Azkenik, ALDATZ GORA mendi-taldearen mendeurrena ospatuko da, Bilboko mendi-talde historiko horren historia errepasatzen duen argazki-erakusketarekin. Irailaren 1ean, asteartea, hasi eta 2027ko urtarrilaren 5era bitarte, Bilboko auzoetako Udaltegietan ziklo horren barruko erakusketak eskainiko dira. Atal berri honetan, Hiriko bizilagunek Expodistritoren proposamen artistikoak ikusgai izango dituzte auzo hauetako Udaltegietan: San Inazio-Ibarrekolanda, Castaños, Otxarkoaga, Begoña, Santutxu, San Frantzisko, La Bolsa, Abando eta Errekalde. Erakusketa guztiak doakoak izango dira, eta goizez eta arratsaldez bisitatu ahal izango dira. Programa osoa helbide honetan kontsulta daiteke: www.kulturabarrutik.eus. EXPODISTRITO PROGRAMA IRAILETIK ABENDURA EUSKAL AKUARELARIEN ELKARTEA Erakusketa kolektiboan, Euskal Akuarelarien Elkarteko akuarela-tailerretako ikasleek egindako obra batzuk ikus ahal izango dira. Prestakuntzan zehar, ikasleek Carlos Espiga, Julio Gomena, Irene de Madrazo, Idoia Lasagabaster, Noemí Gonzalez eta Mendo bezalako profesionalen laguntza izan dute. Irailak 1-15 / Abando Udaltegia ANNA SURINYACH eta AGUS MORALES. “Dena erortzen denean” Erakusketa hau Anna Surinyach argazkilari-kazetariaren 36 irudik osatzen dute, Agus Morales idazlearen poemekin batera. Argazkiak Afrika Erdiko Errepublikan, Kolonbian, Hego Sudanen, Grezian, Bangladeshen, Nigerian, Txaden edo Mediterraneo itsasoan atera zituen, eta larrialdien eta krisien aurrean gizakiak duen erreakzioari buruz hausnartzea dute helburu. Irailak 1-29 / Otxarkoaga Udaltegia Urriak1-15 / San Inazio-Ibarrekolanda Udaltegia Urriak 19-30 / Errekalde Udaltegia Azaroak 3-16 / Begoña Udaltegia Azaroak 18-abenduak 4 / La Bolsa Udaltegia Abenduak 9-2027ko urtarrilak 5 / San Frantzisko Udaltegia “Argazki-erakusketak, K2ren 40. urteurrena” Somerako K2 erakusketa-gune berezia izan zen, 80ko hamarkadan hilero hainbat gairi buruzko argazkiak erakusten zituena; hala nola, aldarrikapen soziala, esperimentazioa, gaurkotasuna, publizitatea, natura eta estilo klasikoko irudiak. Erakusketa kolektibo honetan 40 bat argazkilariren lanak biltzen dira, tartean honako hauenak: Santi Yañez (lehena izan zen) J.L. Irigoien, Agustin Sagasti, J.L. Markaida, Seber Ugarte, J.C. Muñoz, Fernando Moleres, Txetxu Berruezo, J.A. Miranda, Mikel Alonso edo Joseba del Villar, besteak beste. Irailak 1-14 / La Bolsa Udaltegia Irailak 16-29 / Begoña Udaltegia Urriak 1-15 / Errekalde Udaltegia Urriak 19-30 / Otxarkoaga Udaltegia Azaroak 3-abenduak 4 / Santutxu Udaltegia Abenduak 9 diciembre-2027ko urtarrilak 5 / Abando Udaltegia “Zabalako tren-etxeak, 100. urteurrena” Argazki-erakusketa honetan, Zabala auzunearen mendeurrena (1926/2026) ospatuko da. Auzoa Bilboko Trenbideko Enplegatu eta Langileen Elkartearen eta Compañía de Caminos de Hierro del Norte enpresaren laguntzarekin eraiki zen, trenbide-arloko familien etxebizitza-arazo larriari irtenbidea eskaintzeko. Irailak 1-29 / San Frantzisko Udaltegia Urriak 1-30 / Castaños Udaltegia Azaroak 3-abenduak 4 / Errekalde Udaltegia Abenduak 9-2027ko urtarrilak 5 / La Bolsa Udaltegia Bisita gidatua irailaren 10ean, 19:00etan (San Frantzisko Udaltegia). MENGYIN WANG. “Geldirik dauden hegaztiak” Artista honen lanak naturaren, kaligrafiaren eta espiritualtasunaren arteko harremana aztertzen du, Ekialdeko tradizio akademikoa eta sentsibilitate artistiko garaikidea uztartzen dituen estiloarekin. Paisaien, loreen, animalien eta eszena sinbolikoen bidez, Mengyin Wang artistaren eta haren ikasleen erakusketa kolektibo honetan agertzen diren irudiek natura eta poesia elkartzen dituen unibertso bisual bat ezagutzera gonbidatzen dute ikuslea. Pinturak tintaz eta pigmentu mineralez eginda daude Xuan paperaren gainean. Irailak 1-14 / San Inazio-Ibarrekolanda Udaltegia Irailak 16-29 / La Bolsa Udaltegia Urriak 1-15 / Otxarkoaga Udaltegia Azaroak 3-23 / Castaños Udaltegia Abenduak 9-2027ko urtarrilak 5 / Santutxu Udaltegia “Denboraren aztarna Landerako txaletetan” Erakusketa joan den mendeko 40, 50 eta 60ko hamarkadetako 18 argazkik osatzen dute, 100x70 cm-ko formatuetan. Hain zuzen ere, ehun urte betetako leku horretako memoria historikoari eta bizilagunen errealitateari irekitako leihoa da, Santutxuko Zabalbideko metroaren ahoaren parean kokatuak. Irailak 1-29 / Santutxu Udaltegia Urriak 1-15 / Begoña Udaltegia SHEILA GONZALEZ AZCONA. “Gure gorputzak. Lurralde ezberdinak” Erakusketa FEKOOR Federazioaren lankidetzarekin antolatu da; hau da, Desgaitasun Fisikoa eta/edo Organikoa duten Pertsonen Bizkaiko Federazio Koordinatzailea, eta erakusketaren helburua da desgaitasuna begiratzen duenaren begietan dagoela erakustea. Irudien bidez, gorputzen edertasuna aldarrikatu nahi da, denak berez ederrak baitira. Irailak 1-29 / Castaños Udaltegia Urriak 1-15 / Santutxu Udaltegia Urriak 19-azaroak 16 / San Inazio-Ibarrekolanda Udaltegia Azaroak 18-abenduak 4 / Begoña Udaltegia Abenduak 9-2027ko urtarrilak 5 / Errekalde Udaltegia ADELA BLANCO eta MIGUEL ANGEL VAZQUEZ. “Beste begirada batzuen zatiak” Lola Marquinezek komisariatutako erakusketa honetan, Adela Blancoren pinturak eta Miguel Angel Vazquezen eskulturak biltzen dira. Lehenak 91 urte ditu eta ikusmen-urritasun handia du, eta landa-eremuan igarotako haurtzaroko oroitzapenak islatzen ditu. Bigarrena, berriz, 58 urteko gizona da, erabat itsua. Urriak 1-15 / San Frantzisko Udaltegia Urriak 17-30 / Begoña Udaltegia Azaroak 3-16 / Otxarkoaga Udaltegia “Miguel de Unamuno eta zientzia. Haiek asma dezatela!” Miguel de Unamunok zientziaren aurrean jarrera kontraesankorra izan zuela esan da denbora luzez, baina erakusketa honek herritarrei erakutsiko die belaunaldiko giro zientifikoarekiko lotura bizia izan zuela, ez oso ezaguna. Miguel de Unamuno ez zen inoiz aurrerapen zientifikoaren aurka egon, urteetan mamitutako mitoa, baizik eta bizitzen eta bizitzaren misterioa ulertzen lagunduko zuen zientzia bat bilatu zuen etengabe. Erakusketa Kultura Zientifikoko eta Berrikuntzako Unitateak eta Unamuno Museoa Etxeak, Salamancako Unibertsitateak eta Bilboko Udalak antolatu dute. Irailak 29-urriak 30 / Abando Udaltegia Blas de Otero Fundazioa. “Pablo Picassori omenaldia” 70eko hamarkadan, artista plastiko musikari eta poeta talde batek, tartean Blas de Oterok, Pablo Picassori omenaldia egin zion haren mendeurrenaren bezperan. Bakoitzak obra bat aurkeztu zuen, eta edizio mugatuko karpeta batean gordeko zen; gaur egun, Blas de Otero Fundazioaren funtsen zatia da. Erakusketa honetan, Picassoren Gernika lana atzean izanik, Vicente Aleixandre, Jorge Guillen, Antonio Saura eta beste artista handi batzuen lan paregabeak eskaintzen dira. Azaroak 3-abenduak 3 / Abando Udaltegia Bisita gidatua azaroaren 9an, 19:00etan (Abando Udaltegia). ALDATZ GORA. “100 urteko mendi-historia” Erakusketaren bidez, ALDATZ GORA mendi-taldearen mendeurrena ospatuko da. Ehunka pertsonak parte hartu duten Bilboko mendi-talde horren historia argazkien bidez errepasatuko da. Bildutako dokumentazioaren eta argazkien bidez, mendiko usadioen eta ohituren bilakaera ikus ahal izango da. Azaroak 25-2027ko urtarrilak 5 / Castaños Udaltegia EXPODISTRITO programa Bilboko Udaleko Kultura Sailaren ekimen bat da, eta horren helburua da Hiriko adierazpen artistikoak deszentralizatzea eta herritarrei artista berrien lana aurkeztea nahiz jada ospetsuak diren beste batzuen erakusleiho izatea. Artearen eta sormenaren sektorea babesteko ekimen hau Hiriko sorkuntza eta berrikuntza bultzatzeko estrategiaren zutabeetako bat da, eta hori Bilboko 2023-2033 Kultura Plan Estrategikoan jasotzen da. Ohi bezala, erakusketak txandakatu egingo dira, eta horietako bakoitzaren data zehatzak Udaltegietan bertan, Barrutietako kultur programazioa jasotzen duen web gunean (www.kulturabarrutik.eus) eta 010 telefonora deituta kontsultatu ahal izango dira.