Zerdago
Itzuli agendara
Expodistrito 2026: "GURE GORPUTZAK. LURRALDE ANITZAK"
ErakusketaKulturklik

Expodistrito 2026: "GURE GORPUTZAK. LURRALDE ANITZAK"

2026(e)ko abenduaren 9(a), asteazkena → 2027 urt. 5(a)

Centro Municipal de Rekalde

Bilbo, Bizkaia

Gratis

Bilboko Udalak aldi baterako erakusketa deszentralizatuen EXPODISTRITO ziklo berria antolatu du beste behin. Era horretan, irailetik aurrera, programa honen edizio berri bat hasiko da, eta argazkigintzako eta arte plastikoetako proposamenak eskainiko dira. Erakusketa horietan honako artista hauek parte hartuko dute: Anna Surinyach (argazkia); Agus Morales (poemak); Mengyin Wang (pintura); Sheila Gonzalez Azcona (argazkia); Adela Blanco (pintura); Miguel Angel Vazquez (eskultura); 80ko hamarkadan Somerako K2 erakusketetan parte hartu zutenak (argazkia); eta Euskal Akuarelarien Elkartea (pintura). Halaber, Miguel de Unamunori eta zientziarekin zuen harremanari eskainitako erakusketa bat egongo da, Kultura Zientifikoko eta Berrikuntzako Unitateak eta Unamuno Museo Etxeak, Salamancako Unibertsitateak eta Bilboko Udalak antolatua; eta Pablo Picassori eskainitako omenaldi-erakusketa bat, artista plastiko, musikari eta poeten talde nabarmen batek 70eko hamarkadan haren mendeurrenean egindako ekarpenetan oinarritua, gaur egun Blas de Otero Fundazioaren funtsen parte direnak. Hiruhileko honetan, EXPODISTRITO programak hiru erakusketa eskainiko ditu, Bilboko historiaren hainbat alderdi erakusteko: Lehenengoa Zabala auzuneko tren-etxeei eskainitakoa da, 100. urteurrenean (1926/2026). Bigarrena 40, 50 eta 60ko hamarkadetako argazkien erakusketa bat da, eta Santutxuko Landerako txaleten bilakaera erakusten dute. Azkenik, ALDATZ GORA mendi-taldearen mendeurrena ospatuko da, Bilboko mendi-talde historiko horren historia errepasatzen duen argazki-erakusketarekin. Irailaren 1ean, asteartea, hasi eta 2027ko urtarrilaren 5era bitarte, Bilboko auzoetako Udaltegietan ziklo horren barruko erakusketak eskainiko dira. Atal berri honetan, Hiriko bizilagunek Expodistritoren proposamen artistikoak ikusgai izango dituzte auzo hauetako Udaltegietan: San Inazio-Ibarrekolanda, Castaños, Otxarkoaga, Begoña, Santutxu, San Frantzisko, La Bolsa, Abando eta Errekalde. Erakusketa guztiak doakoak izango dira, eta goizez eta arratsaldez bisitatu ahal izango dira. Programa osoa helbide honetan kontsulta daiteke: www.kulturabarrutik.eus. SHEILA GONZALEZ AZCONA. “Gure gorputzak. Lurralde ezberdinak” Erakusketa FEKOOR Federazioaren lankidetzarekin antolatu da; hau da, Desgaitasun Fisikoa eta/edo Organikoa duten Pertsonen Bizkaiko Federazio Koordinatzailea, eta erakusketaren helburua da desgaitasuna begiratzen duenaren begietan dagoela erakustea. Irudien bidez, gorputzen edertasuna aldarrikatu nahi da, denak berez ederrak baitira. Irailak 1-29 / Castaños Udaltegia Urriak 1-15 / Santutxu Udaltegia Urriak 19-azaroak 16 / San Inazio-Ibarrekolanda Udaltegia Azaroak 18-abenduak 4 / Begoña Udaltegia Abenduak 9-2027ko urtarrilak 5 / Errekalde Udaltegia