
"Go!azen 13.0" (Tolosa)
2027(e)ko urtarrilaren 9(a), larunbata
Leidor Aretoa
Tolosa
"Go!azen" telesailaren 13. denboraldian, Basakabi ez da jada udako kanpalekua izango; aitzitik, prestigio handiko Wellington Music Academyren Euskal Herriko egoitza bihurtuko da. Hautaketa-prozesua, ordea, ez da gardena izan, eta horrek arazoak ekarriko dizkie haren zuzendariei: Maitane (Nerea Arriola) eta Garazi (Nerea Elizalde). Horrez gain, udako musika-eskola honetan sartzeko azterketa zorrotza gainditu duten hiru ikasle ezagutuko ditugu: Ilargi (Maren Alonso), Kaia (Ane Sarasua) eta Luka (Gaizka Fernández). Haiekin batera, Wellington Music Academytik etorritako musika-irakasle berria ere iritsiko da Basakabira: Imanol (Iñigo Gastesi). Bestalde, Garazik behartuta eta bere borondatearen aurka, Alaiak (Adriana Sanchez) uda berriro ere Basakabin igaro beharko du. Haiekin batera itzuliko dira Bosko (Ander Ayerza), Izar (Irati Marin), Roke (Jon Alonso), Karla (Ainhoa Tabuyo), Maren (Leire Nuñez) eta Joritz (Julen Taboada). Dena den, ikusteko dago nor izan den benetan Wellington Music Academyko hautaketa-prozesua gainditu duena.