
Erakusketa ARTIUM-en: "Irene Kopelman. Silueta y otras historias"
2026(e)ko urriaren 3(a), larunbata → 2027 mar. 28(a)
Artium Museoa
Gasteiz, Araba
Irene Kopelmanen bakarkako erakusketa honek artistak hainbat testuingurutan garatu dituen lanak biltzen ditu, baina baita ekoizpen berria ere, Araba eta Burgosen artean dagoen Peña Karriako formazio geologikoekin lotura zuzena duena. Proiektu hau ikerketa- eta prestaketa-bidaia askoren emaitza da, eta proiektu berri honetatik abiatuta egituratu da batez ere erakusketa, baina baita artistak 2003tik hona garatu duen argitalpen-lan zabaletik abiatuta ere. 2002an Argentinatik Herbehereetara joan zenetik, Kopelmanek modernitatean «Natura» gisa eratzen denaren irudikapenak arakatu ditu, Europako tradizio piktorikoetan errotutako paisaiaren nozioa barne. Hainbat museotako bildumekin lankidetzan aritu ondoren, haren lana paisaiarekin aurrez-aurre jartze fisikora bideratu zen, irudikapenaren ideian sakonduz, eta horrek munduko hainbat geografia eta ekosistematara eraman du. Kopelmanek epe luzeko ikerketa zabalak egiten ditu hainbat testuinguru, formazio geologiko, ekosistema espezifiko eta laborategi zientifikotan. Proiektu bakoitzak bere kasako baliabideak behar ditu aurkikuntzak gauzatzeko eta esperientzia euskarri iraunkor batean gordetzeko. Prozesua funtsezkoa da praktikan, eta pisu handia du lanaren azken emaitzan. Praktikaren zati gisa, argitalpen-proiektuak haren lanaren elementu garrantzitsuak dira, ikerketa-prozesuak eta irudikapenari buruzko hausnarketak modu koherentean garatzen baitira. Argitalpen-sail horiek erakusketa-formatuaz harago zabaltzeko ere balio dute.