Zerdago
Itzuli agendara
Euskadiko Orkestra 2026/27: "BARTOK / SHOSTAKOVICH"
MusikaesKulturklik

Euskadiko Orkestra 2026/27: "BARTOK / SHOSTAKOVICH"

2027(e)ko maiatzaren 26(a), asteazkena

Palacio Euskalduna

Bilbo, Bizkaia

A la venta el 1 de septiembre

Hil zeneko hamargarren urteurrenean, Euskadiko Orkestrak María Luisa Ozaita gogoratuko du, emakumeek sortutako musikaren aitortzaren alde Espainian aitzindari izan zena, haren azken obra sinfonikoetako baten interpretazioarekin: Siciliana. Ondoren, Josu de Solaun pianojoleak Bela Bartoken partitura konplexuenetako bati helduko dio: Pianorako 2. Kontzertua. Bertan, bakarlaria orkestra-masan integratzen da, ia perkusiozkoa den idazkeraren eta aberastasun erritmiko itzelaren bidez. Azkenik, Delyana Lazarova zuzendari bulgariarrak —Siemens Halle Nazioarteko Lehiaketako irabazleak— Denboraldiari amaiera emango dio Xostakovitxen 5. Sinfoniarekin. 1937an estreinatua, konpositoreak bere hizkuntza musikalaren modernismoagatik Sobietar Batasuneko agintari gorenetatik jasotako «kritika bidezkoei emandako erantzun sortzaile» gisa aurkeztu zuten ofizialki (egiaz, mehatxu estaliak baino ez ziren haiek). Sinfonia horrekin bere izen ona berreskuratzea lortu zuen, baina askok oraindik ere estalinismoaren izuaren salaketa ezkutua ikusten dute bertan. PROGRAMA: BARTOK / SHOSTAKOVICH M. L. Ozaita Siciliana [3’] B. Bartok Pianorako 2. Kontzertua [25’] D. Shostakovich 5. Sinfonia [44’] Delyana Lazarova, zuzendaria Josu de Solaun, pianoa