Zerdago
← Itzuli agendara
Itsasoa Firulete Antzerkia
BesteesDonostia Kultura

Itsasoa Firulete Antzerkia

2026(e)ko urriaren 23(a), ostirala · 18:00

Loiola K.E.

Donostia, Gipuzkoa

Itsasoa Firulete Antzerkia taldearen txotxongilo antzerki musikala da, eta Liburutegien Egunaren harira antolatu da. Itsasoa bidaia baten istorioa da. Uxueren gurasoek itsasoa zeharkatzea eta ezagutzen duten guztia atzean uztea erabaki dute, bizitza hobe baten bila. Uxuek, ordea, ez du nahi. Bere etxea, lagunak eta hain ongi ezagutzen duen eskola atzean uzteko beldur da. Haserre, inork aurki ez dezan ezkutatzeko leku baten bila hasiko da. Eta bilaketa horretan, pertsonaia biziki xelebre batzuk ezagutzeko aukera izango du, jakintsuak ere badirela erakutsiko dutenak. Ohartu gabe, suginek, ontzigain-marinelak eta kapitainak beldurrari nola aurre egiteko irakaspen baliotsuak egingo dizkiote. + 3 urte.