Zerdago
← Itzuli agendara
"Gandioleko eraikitzaileak"
ErakusketaKulturklik

"Gandioleko eraikitzaileak"

2026(e)ko irailaren 13(a), igandea → 2026 urr. 2(a)

Getxo

Gratis

Gandioleko eraikitzaileak da datorren urriaren 2ra arte Gurari Emakumeen Etxean bisitatu ahal izango den erakusketaren izenburua. Erakusketan Tabax Nité prozesu eraikitzailean parte hartu zuten hainbat pertsona ikus daitezke. Hahatay elkarteak 2020an Senegaleko Gandiolen martxan jarritako esperimentazio espazioa da. Horrek egitura komunitario batzuk ditu, esate baterako osasun zentro bat, emakumeen etxe bat, komunikazio zentro bat, lanbide-heziketako areto bat eta baratze bat, eta aldi berean, inguruneari, generoari, ekonomiari, identitateari, erresilientziari eta abarri buruz hausnartzeko aukera eskaintzen du. Irudiak Marta Moreiras eta Ina Thiam argazkilariek emandako tailer baten emaitza dira. Ekimena udalerrira KCD GGKEaren eskutik helduko da, urriaren 16an 19:00etan Muxikebarrin izango den Zinema Ikusezina Film Sozialak Nazioarteko Jaialdiaren saioaren atarian. Erakusketa bisitatzeko ordutegia astelehenetik ostiralera 10:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:30era; larunbatetan 15:00etatik 21:00etara, eta igandeetan 11:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 19:30era izango da.